ELKAR BAT

ELKAR BAT Ipar Euskal Herriko obralaritza sozietate bat da, eraikuntzan, zaharberritzean eta bakarkako etxeetan (eraikuntza tradizionala) berezitua.

Ipar Euskal Herrian eta Landen hegoaldean ari gara.

Kalitatezko ekipamenduak eraikitzeko xedearekin, zure proiektuaren gauzatzen lagundu nahi zaitugu. Gure esperientziaz baliatzen ahalko zara, gure gaitasun teknikoez eta gure profesional sareaz zure xedeen eta zure aurrekontuaren araberako erantzunak ukaiteko.

Gure izenak dioen bezala, ELKAR BAT egiteko asmoa dugu. Zure eta zure solaskideen arteko bitartekaritza bermatzen dugu:
administrazioak, ofizialeak, hornitzaileak. Zure beharrei adi gaude, eta elkarrizketak, komunikazioa eta gardentasuna dira gure lehentasunak, denen atseginerako.

Enaut Noblia

OBRALARIA

Eraikuntzaren kulturan hazia, eraikin ingeniari izateko ikasketak egitea erabaki nuen. Diploma ukan ondoan, hemengo eraikitzaile handi baten taldean sartu nintzen.

Zenbait urteren buruan, gure lanbideaz ikusmolde desberdina bainuen, erabaki nuen Elkar Bat obralari bulegoa sortzea. Ibilbide berezi horri esker, ene jakintza, energia eta denbora ematen ditut gure bezeroen ametsaren gauzatzeko.

Patxi Zamora

OBRALARIA

Zure beharrei adi gaude, eta elkarrizketak, komunikazioa eta gardentasuna dira gure lehentasunak, denen atseginerako.

Eraikuntzaren etapa guziak aitzinetik ikustea biziki garrantzitsua zait, obrak ongi iragateko beharrezkoa baita.

Funtsezkoa iduritzen zait, enpresekin lankidetzan jokabide ardatz bera segitzea zure proiektua behar bezala burutu dezazun. Gure bezeroak arras kontent izateko dut Elkar Bat sortzea erabaki.

Enaut Noblia

OBRALARIA

Eraikuntzaren kulturan hazia, eraikin ingeniari izateko ikasketak egitea erabaki nuen. Diploma ukan ondoan, hemengo eraikitzaile handi baten taldean sartu nintzen.

Zenbait urteren buruan, gure lanbideaz ikusmolde desberdina bainuen, erabaki nuen Elkar Bat obralari bulegoa sortzea. Ibilbide berezi horri esker, ene jakintza, energia eta denbora ematen ditut gure bezeroen ametsaren gauzatzeko.

Joana Larralde

MARRAZKILARIA

Arte eskola batean espazio diseinu ikasketak egin ondoan, nahi nuen eraikuntzaren alorrean sartu zerbait konkretu egiteko.
Eta Elkar Bat enpresan egin dut aprendizgoa. Orain enpresako soldataduna
naiz eta laguntzen zaitut zirriborroetatik eraikitzeko baimeneraino.

ELKAR BAT SOZIETATEA

Perutxegiko bidea, 64250
Ezpeleta

PROIEKTU BAT DUZU ?

Gurekin harremanetan sartzeko

SARE SOZIALAK